GURE

MODA

1995ean sortu zenetik, Leizeren helburu nagusia izan da gure dendetan sartzen den bezero bakoitza laguntzea. Elkarrekin hazi gara, beste inorekin ez bezala ikasten dugulako zu entzuten. Pertsonen arteko tratu zuzena da gure balio nagusia, eta modaren munduko azken joerak aztertzen ditugun moduan, zurekin komunikatzeko eta gure azken nobedadeak erakusteko kanal egokienak bilatzen ditugu. Gipuzkoan zehar gaude, Arrasate, Azpeitia, Bergara, Lasarte-Oria, Donostia, Pasaia eta Tolosan.
Gure dendak bisitatu

Astero aldatzen dugu denboraldi bakoitzeko bilduma. Gaur egungo joerak sortzen diren hirietara bidaiatzen dugu, eta zure estilo bereizgarria osatzeko behar duzun ukitua ekartzen dizugu.

Leizen beti bilatzen ditugu denboraldi bakoitzeko azken joerak. Leizeren estilo propioa hautatutako marka sonatuen arropekin eta osagarriekin osatzen dugu: Antony Morato, Jack Jones, Solid, Only, Soyaconcept, Pieces, Streetone, Hoff.

[instagram-feed feed=3]

Gure markak