Udazkena/Negua 2019ko denboraldia

Udazkena/Negua 2019ko denboraldia

Konturatzerako, hotz egiten du eta euria ari du. Udako trapuak kutxara, eta udazken-negurako armairua betetzea tokatzen da.

Donostiako Herrera-Bidebieta auzoetan elkartu ginen aurtengo denboraldiko tendentziak erakusteko argazki-sesioa. Hiri-paisaia honetan ezin hobeto bateratzen da aurtengo udazken-neguko bilduma.