Udazkena – Negua 2017

Udazkena – Negua 2017

Indartsu eta alai dator aurtengo udazken-neguko denboraldia. Euria eta hotza ez zaizkigu arrotzak. Badakigu paisaia berde eta bizi mantentzeko ezinbestekoak direla. Naturaren zikloak dira, eta hori ospatu beharra dago.

 

 

 

Udazkenak sentikortasuna pizten digu intimotasun kutsu batekin. Aurten udazkena loratuta dator, oroitzapen ugari dakarzkiguten aiton-amonen etxeetako dekorazioaren estanpatu retroen antzera. Brodatuta edo inprimatuta, lorez eta kolorez betetako udazken erromantikoa dugu aurretik.

Motor-arrabotsa eta estetika ere izango ditu udazkenak. Larruzko bomber jakak eta beroki barrubigunak izango dituzu hotzari eta haize frexkoari aurre egiteko ezinbesteko jantziak. Beltzak, noski. Ausar zaitez bestelako koloreekin ere: gorri, berde, pinu, edota granate. Guztiekin erakutsiko duzu zure izpiritu askea.

 

 

Denim estiloak ezin hobeki islatzen du gaztetasuna. Gazteenak edo gazte sentitzen diren guztienak dira kaleak. Estilo guztiekin primeran moldatzen dira denim arropak, denboraren eta belaunaldien gainetik daudelako. Koadrozko telak edo brodatuak gailenduko dira aurten.

 

Zure itxurari ukitu berexia eman nahi izatekotan, tertziopeloa duzu aukera aproposena. Leuna eta sendoa da, luxua eta glamourra ditu. Look bohemioa osatuko duzu tirantezko kamiseta batekin edota alkandora zuri batekin konbinatzen badituzu.

Udazken Negua bilduma 2017