Udazken koloretan

Udazken koloretan

 

Melankoliarekin lotzen dugu sarritan udazkena. Kalean beharrean, tabernatan edota kafetegitan elkartzen gara, baita batzuetan etxeko sofan ere, kanpoan zaparrada, langarra eta sirimiria ari diren bitartean. Ez gara, ordea, etxean kieto egoteko jaio!

 

Gorria izango da aurtengo udazkena. Hanka eta buru, goitik behera. Edozein egun tristeri bizipoza eta indarra emango dioten jerse, galtza, beroki edota oinetako gorriak ditugu. Egin ezpain gorrien iraultza zure look osoarekin. Revolutionary Red!

 

Arroxa bere tonu-paleta guztiekin datorkigu. Zurbil, txikle, koral, edo izokin-koloreko. Zalantzarik gabe, beste modua batera erreparatzen diogu bizitzari betaurreko arrosak jantzita. Bizitzan ez da guztia arrosa kolorekoa, baina jantzi arrosa batek jarrera aldatuko dizu, ziur.    

 

Okre eta mostaza koloreak ez dira gure artean ohikoenak. Era berean, gure izaerarekin bat datoz oso. Atentzioa gehiegi eman gabe, txukun eta sutil janzteko moduko kolorea baita. Udazken eta negu honetako joeratako bat izango dira. Dagoeneko klasiko izateko bidean doaz gainera.

 

Sagardotegian mimetizatzeko kolore aproposena botila-berdea da, eta aurtengo tendentzietako bat izango da. Gure sagardo naturalen antzera, ekologia dakargu gogora berdeak, eta ingurumena zaintzeko kontzientzia piztearekin batera, naturarekin konektatzen gaitu.  

 

Jaka edo beroki granate batekin ziurtatuta izango duzu dotorezia. Eternalak diren kolore beltzarekin eta zuriarekin konbinatuta, ziur asmatuko duzu, duen soiltasunagatik, look deigarria atontzen. Vintage kutsuko kolorea da, beraz, gaur egungoa.  

 

Badator ehiza-denboraldia eta, harekin, kaki-kolorea. Eremu eta egoera guztietan zernahi ehizatzeko prest dauden emakume borrokalarientzat prest ditugu silueta oso femeninoak eta edertutako ehunak. Udazken honetako tendentziak ehizatu nahi badituzu, ezinbestekoa duzu kakia.