TOLOSA making off

Leize moda dendak  Tendentzia   TOLOSA making off

TOLOSA making off

Udaberria iristeak ematen duen bizipozarekin, irrikitan geunden 2017ko udaberriko eta udako bilduma soinean jantzi eta kalean ikusteko.

 

Tolosako Leizeren dendan egin genuen hitzordua, Julen gure argazkilari eta komunikazio arduradunarekin. Gure modeloak, Amaia, Aritz, Iratxe eta Judith, zintzo-zintzo aritu ziren lanean jotafuego, umorez eta freskotasunez. Arkaitz, Saioa eta Xabi, Leizeko arduradunak ere han ziren, kalean guri begira harrituta zeuden ikusleekin bat eginda. Noski, tarteka tragoren bat eta pintxoren bat ere hartu genituen.

 

Gure saiorako eszenatoki apartak izan ziren herriko hainbat txoko eder: Merkatu plaza, Berdura plaza, alde zaharreko kaleak… Leizeren estiloak eta Tolosak bat eginda, oso gustura geratu ginen emaitzarekin. Zuek ere gozatzea espero dugu.