Ongi etorri Saucony eta Superdry

Ongi etorri Saucony eta Superdry

Denboraldi aldaketarekin batera, bi marka gehitu dizkiogu gure katalogoari. Ezin hobeto uztartzen dituzte kirolerako eta kalerako arropa Saucony eta Superdrive markek.  

Saucony korrika egiteko zapatilen bidez ezagutuko dute askok. Hain gurea dugun sport ukituarekin, kalerako casual arropa ere egiten dute, eta udazken arratsaldeetan frontoian partida jokatu  eta ondorengo poteoa eroso adina dotore egiteko moduko jantziak egiten dituzte.

 

Superdrive hiriko modaren marka handietako bat izanik, ezinbestekoa genuen gure katalogoan. Japoniako edota Ameriketako Estatu Batuetako tendentziak uztartuta, estetika eta nortasun propioa ditu. Edozeinek janzteko moduko ukitu frikia du, ziurrenik egitea desiatzen ari zaren tatuajearekin primeran ezkonduko dena. Street style petoa.

 

Noski, bi marka hauekin batera orain arte Leizeko eskaintzan ditugun puntako marken eskaintza mantentzen eta zabaltzen dihardugu.