Moda ahalduntzearen parte delako

Moda ahalduntzearen parte delako

Ezer izatekotan, femeninoa da Leize. Horregatik egiten dugu bat urtero feminismoaren ikur bihurtu den Lilatoiarekin.

Askok diote moda eta aldarrikapena ez datozela bat. Lilatoiak, gure bezeroek eta guk, ordea, defendatzen dugu emakumeen eskubideak aldarrikatzearen barruan sartzen dela pertsona bakoitzak bere nortasuna janzkeraren bidez adierazteko askatasuna.

Izpiritu horrekin irekitzen ditugu gure dendak egunero. Ahaldundutzeko bidean pausu garrantzitsu bat da, inoren inposiziorik gabe, norbere itxura zaintzea, eta horretan laguntzen diegu gure bezero emakumeei.

Horregatik, Lilatoiaren babesle izan gara aurtengoan ere, eta martxoaren 1ean egindako lasterketan korrikan aritu ginen gu ere.

Aupa neskak!