Making off PASAIA 2018

Making off PASAIA 2018

A zer nolako negua egin duen, ezta? Badirudi ez dela inoiz amaituko, eta Noeren Ontzia eraikitzea beste erremediorik ez dugula izango. Euria ondo dago bazterrak berde mantentzeko, baina komentario hori egiten duen hurrengoa begirada hutsarekin birrinduko genuke.

Konturatzerako baina, egun luzeak eta eguzkitsuak izango ditugu. Lehen izpiak ikuste hutsarekin, umorea aldatu zaigu, baina ez dugu ahazten nor garen: Gipuzkoar Style. Eta Pasaiakoak gainera. Ondo asko dakigu eguraldia noiznahi alda litekeela, eta horretarako prest egon behar dugula. Pasaiako Itsas Jaialdiaren moduko ekimenekin biziberritzen ari den gure badian bueltaxka bat emate hutsarekin nabaritzen dugu. Ez gara etxetik ateratzen zirarik edo jertserik gabe. Ez munduaren beste puntara joatzeko, ezta etxe ondoko tabernan lagunekin ardoren bat hartzeko ere. Horrek gure looka osatzeko edota bidairako ekipajea prestatzeko lan pixka bat gehiago ematen badigu ere, onar dezagun: gustatzen zaigu.

Edozein herriko festetan ekitaldiak antolatzeko aurreikuspena izaten da: euririk gabe, edota euriarekin. Horren arabera, A plana, B plana eta, akaso, D plana ere prestatzen ditugu. Leizen gauza bera egiten dugu, eta aurtengo udarako ezinbesteko arropak ekarri ditugu.