Leize Ziklismo-taldea

Leize Ziklismo-taldea

Moda afizio eta ofizio ditugun neurrian, badakigu zein garrantzitsua den itxura zaintzea. Arropei bizia janzten dituzten pertsonek ematen diete, eta horregatik lehen mailako garrantzia ematen diogu osasunari.

Gipuzkoarron nortasunean oso errotuta dago txirrinduaritza, gorputza eta arima elikatzeko kirol ezin hobea. Lagunartean pedalei eragiten, askatzen ditugu era guztietako tentsioak.

Zaletasun sano horri tiraka erabaki genuen babestea Leize Txirrindulari Taldea. Egun 20 gizon-emakumek osatutzen dute, eta zaletuentzako hainbat kategoriatan lehitzen dira.

Postu nabarmenak lortu dituzte, hala mendi-bizikletarako Euskadiko Openean, nola errepideko probetan, kasu, Quebrantahuesos ospetsuan.

Ezin uka kirol emaitza onek ematen duten poztasuna, baina gure benetako garaipen handiena da gurpil gainean dotoretasuna eta osasuna uztartzea.