LEIZE 2017 UDABERRIA – UDA

Leize moda dendak  Tendentzia   LEIZE 2017 UDABERRIA – UDA

LEIZE 2017 UDABERRIA – UDA

 

Dagoeneko prest daukagu Leizeren 2017ko udaberri-udako bilduma. Eguraldi onarekin, kolorez eta lore-estanpatuz beteko da denboraldia. Klasikoak itzuli dira eta presta zaitez alkandora, jeans eta, batez ere, udan aliatu nagusi izango dituzun marraz betetako marea urdin baterako.

 

 

Dotoretasun ukitua mugimenduz betetako izurdunek eta parpailek ekarriko dute, eta ukitu femenino eta erromantikoa emango diete okasio garrantzitsuetako estilismoei. Sasoi artekoa da ia-ia gure klima naturala, eta gainjarritakoen joko interesgarriarekin, layerina nabarmenduko da. Parpailak eta jeansak konbinatuta, lor ezazu ukitu intimoa eta delikatua.

 

 

 

Arrosaren izaera freskoa eta xaloa izango da izarretako bat, tonu sutilenetatik hasi eta bizietaraino. Kakia ezinbesteko beste koloreetako bat izango da, army eta sporty ukituekin, hiriko safarian murgiltzeko. Zalantzarik gabe, street style-a gailenduko da aurtengo denboraldian.

 

 

Presta zaitez alkandora, jeans eta, batez ere, marraz betetako marea urdin baterako.

Zuri-beltzaren arteko konbinazioa itzuli da, modaren fusio perfektua, dotoretasunaren erakusle nagusia. Ukitu horiekin, eman argitasuna eta berotasuna zure lookari, edo ausar zaitez gorriaren aldeko apustuarekin, denboraldi honetako kolore finkoetako bat izango delako.

Udaberri uda bilduma 2017