LEHENTASUNA: OSASUNA

LEHENTASUNA: OSASUNA

Udaberriko denboraldia aurkezten ari ginela hasi zen historiara pasako den itxialdia, eta inork espero ez bezalako eragina izan du Covid-19ak munduan. 

 

Oso garbi dugu guztion osasuna zaintzea dela lehentasun nagusia. Leizeren familia osatzen dugun bezero, langile eta lagunen ongizatea bermatzeko, osasun-agintariek emandako protokolo, arau eta jarraibide guztiak jarraitzen ari gara lanean. 

 

Alde horretatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu gure dendetara etorri zareten guztioi, uneoro erakutsitako arduragatik eta jarreragatik.

 

Guztion artean egoera honetatik garaile eta indartuta aterako garen uste osoa dugu. Eutsi, gutxiago falta da-eta!