KOMUNIKAZIOAREN ALDEKO APUSTUA

Leize moda dendak  Tendentzia   KOMUNIKAZIOAREN ALDEKO APUSTUA

1995ean sortu zenetik, Leizeren helburu nagusia izan da gure dendetan sartzen den bezero bakoitza laguntzea. Elkarrekin hazi gara, beste inorekin ez bezala ikasten dugulako zu entzuten.

– KOMUNIKAZIOAREN ALDEKO APUSTUA

1995ean sortu zenetik, Leizeren helburu nagusia izan da gure dendetan sartzen den bezero bakoitza laguntzea. Elkarrekin hazi gara, beste inorekin ez bezala ikasten dugulako zu entzuten.

Pertsonen arteko tratu zuzena da gure balio nagusia, eta modaren munduko azken joerak aztertzen ditugun moduan, zurekin komunikatzeko eta gure azken nobedadeak erakusteko kanal egokienak bilatzen ditugu.

Hausnarketa horren ondorioz sortu da berritutako webgune hau eta, gure sare sozialekin batera, gure erakusleiho digitala izango da. Hemen aurkituko dituzu stockean jaso berri ditugun eta gure dendetara iritsiko diren arropak eta osagarriak.

Webgunearekin batera, magazine hau inauguratu dugu. Modaren munduan sortzen diren joera berriak kontatuko dizkizuegu aldizkari digital honetan, eta Leizek urtean zehar egiten dituen jardueren berri emango dizuegu.

Teknologiak eta modak eboluzionatzen duten neurri berean eboluzionatzen dugu guk ere, ezinbestean. Medioa aldatu arren, baina, guretzat ezinbestekoa da harremanak pertsonalizatuak eta gizatiarrak izatea. Webgune honek ere Leizeren esentzia bera daukanez, irekita dituzu ateak, betiko moduan. Ongi etorri!