Koloreak

Koloreak

Horia
Baikortasunaren eta jeloskortasunaren ikurra, akordioarena eta traizioarena. 115 tonurekin, paleta kromatikoan kontraesan handieneko kolorea da. Alde leuna dauka, baina baita izaera ausarta ere. Izan jertseekin, izan kamisetekin edota izan zirekin, konfiantzaz jantzi zaitez.

 

Kolore-nahaskia: kraiola
Eskolako garaietara itzuliko zara, haurra zineneko argizarizko margoen koloreetara. Gorri bizia, urdin txundigarria, hori argitsua, berdea, fuksia… Guztiekin zure alderdi aratzena erakutsiko duzu, bizitasun osoarekin. Nota bikaina jaso nahi baduzu, goitik behera margotu zure look monokromatikoak

Lurra
Egin ezazu bat naturarekin, bigarren azalaren efektuarekin. Paleta guztien arteko naturalenak urtaroen mugak gainditu ditu, eta must bat izango da, baita udako denboraldian ere. Tonu anitzetan dator gainera: nude zurbiletik hasi eta camel berotsuraino, beti on egiten digu makillajearekin batera.

 

Urdina
Zerua parez pare irekitzen da urdin mota askorekin. Ausardia gutxiko kolorea dirudien arren, aurtengo denboraldian pasarelak prenolekin eta gisa guztietako osagarriekin bete ditu. Lasaia eta transzendentala da, zeru koloreko urdinak lehen begiratuan txunditzen gaitu. Guztiok ezinbestekoak ditugun freskotasuna, harmonia eta baikortasuna transmititzen dizkigu.

 

Gorria
Oldartsua, adierazkorra, bizigarria, eta energiaz betea. Zalantzarik gabe, distira handiko nortasuna eta segurtasuna dutenentzako kolorea da. Total red lookak arrakasta izaten segituko du denboraldi osoan, gama askotan: cherry eta koralak, gorrixketatik hasi eta laranjatuetaraino. Dianan joko duzu kolore bereko osagarriak erabilita.

 

Arrosa
Lady kolorerik bada, hori da arrosa, eta bere aldaera guztiak konbinatuta asmatuko duzu ziur, fuksiatik hasi eta candyraino. Saskiak, cup cakeak eta feriatako kotoiak… haurrentzako ukitu otzanarekin dator aurtengo denboraldia.

 

Eta amaitzeko: arrosa eta gorria konbinatuta, aurten nagusi izango den binomioarekin irtengo zara kalera.