Koloreak UDAZKENA-NEGUA 2019

Koloreak UDAZKENA-NEGUA 2019

KOLOREAK

 

Kolore hauek izango dira aurtengo txapeldunak. Batzuk iazkoak dira, eta berri batzuk gehitu zaizkie. Kolore hauek guztiak erabiliko dira hemendik aurrera, eta asko gainera.

 

Lur-kolorea

 

Camel kolorearekin udazkena dotore dator. Transmititzen duen baretasunarekin, estanpatuekin eta bolumenarekin jolas daiteke, antzeko kromatismoa duten look dinamikoak sortzeko: beige, harea, camel… 

Kolore berarekin goitik behera janzteak zure irudia liraintzen du; eta konbinatzekotan, lur-koloreak bezalako gutxi daude ondo ezkontzen direnak arropa beltz, gorri, itsas urdin edota berdearekin.

 

Teila

 

Fashionista guztiek aukeratutako kolorea da teila kolorea, dituen tonalitate guztietan. Gehien ikusiko dugunetako bat izango da, eta granaterekin konbinatuta, erabateko udazken giroko nahasketa osatuko du, zuhaitzetako hostoekin harmonian.

Argi-ilunakutzi, eta kolore klasiko ilunak alboratzeko aparta da, printza txikiekin energia asko emateko modukoa.

 

Urre mostaza

 

Ukitu berdea duen kolore hori lasaia da. Udazken-neguko paletari ukitu distiratsuak emateko sortu zen. Zalantzarik gabe, arreta berehala erakartzen duen kolorea da. 

Udazkenean, udazkeneko hostoekin harmonian egongo da, eta neguan zure armairua argituko duen txinparta izango da.

 

Kaki

 

Edozein unetan salbatuko zaitu. Edozein egoera konpontzeko eta tendentzia guztietara egokitzeko gai da. 

Kakiak denboraldia konkistatu du. Arriskuak ekiditeko aukera aproposa da, eta ziur asmatuko duzu, bai egunez, baita gauez ere.

Kolore beltzaren funtzio bera beteko du erabilera anitzeko  funtsezko eta beharrezko kolore gisa.