KOLOREAK udaberria udara 2019

KOLOREAK udaberria udara 2019

Gorria

 

Udaberri honetako gorria laranjatua da, oso alaia eta bizia. Pantonek 2019ko kolore izendatu du gorri korala. Emozio handiak pizten dituen kolorea da, pasioz eta energiaz betetakoa. Look totalean edota beste koloreekin konbinatuta jantziko dugu.

 

Horia

 

Beroa eta energia positiboz betetakoa da aurtengo horia, eguzkiaren kolorea eta beroa iradokitzen dituena. Zalantzarik gabe, 2019ko koloreetako bat izango da, eta edozein kolore-konbinazio egiteko askatasun osoa emango digu. Utzi sineskeriak alde batera eta, Txinako inperioetako dinastien moduan, maitemindu zaitez horiaren energiaz.

 

Arrosa

 

Bi arrosa izango ditugu denboraldi honetan: bata, lila ukituak dituen arrosa bizia, oso femeninoa eta fina; bestea, beroagoa, epelagoa eta erromantikoa, salmoi ukituekin.

Belaunaldi oso batentzat feminismoaren kolore bihurtuta, ez du desagertzeko itxurarik. Dagoeneko oinarrizko kolorea da.

 

Berdea

 

Berde bizia izango da udako koloreetako bat, lore eta tropikoko estanpatuen ildoan. Utzi neurritsua izateari, eta kolore biziekin konbinatu. 2019ko udako tendentziatan, dena da zilegi kolore kontutan.