KOLOREAK
2020/21ko udazken/neguko modako koloreak denboraz kanpo dauden tonu klasikoak dira, baikorrak eta funtzionalak.
Laranja eta lur tonuak
70eko hamarkadako esentziadun koloreak dira, laranjaren eta marroiaren arteko erdibidean daudenak, eta fashionisten artean arrakasta handia dutenak. Oxido koloreaz ari gara zehazki, edozerekin ondo konbinatu eta edozein ondo sentiarazten duen tonu laranjaz.
Grisa
Zuri eta beltz eternalen artean, hamaika ñabardura ditu grisak: marengoa, errautsa, beruna… Zure lookak goitik behera tindatzeko prest dugu aurten. Haren soiltasunak eta dotoretasunak bulegoetako “dress code” delakoa bereganatu zuen duela hamarkada batzuk, baina pasarelek erakutsi digute kirol loooketan edo ukitu sexyarekin ere funtzionatzen duela.
Berdeak
Itxaropenaren kolorea eta udazkeneko kolorea. Berdeen aldaerek landak eta basoak apaintzen diztuzte urte-garai honetan eta, nola ez, gure arropazaindegia ere bai. Berde militar klasikoa oinarrizkoa izango da 2020/21 denboraldian, baita beste berde mota bat ere, sakonagoa, urdin puntu batekin basoetako koloreak irudikatuko dituena. Iluna eta lasaia da, udazkenekoa eta oso erosoa, konfiantza transmititzen diguna, eta modako paleta kromatikoaren lur-tonu guztiekin oso ondo konbinatzen duena.
Bolia
Hezur koloreko zuriak argi erakusten du elur-tonuak ez direla udarako bakarrik eginak. Total look batean jantzita karisma handia emango dizu. Elefante-letaginen tonua XVII. mendean jarri zen modan, Europako gorteetako errege eta nobleen gutizia zelako. Harrezkero, bolia estiloarekin, dotoretasunarekin eta aberastasunarekin lotzen da.