KOLOREAK 2020

KOLOREAK 2020

Loreak, argia, kolorea… Udaberria hemen da. Armairua aldatzeko unea iritsi da.

Ezagutu urtaroa estreinatzen hasteko koloreak:

 

 

  • Kakia

Safari joera hemen da, eta geratzeko iritsi da. Kakiak eta beixak arropa erosoekin eta praktikoekin hartuko dituzte kaleak, hiriko bizimodua esploratzeko.

Dagoeneko, kakia klasiko bat da. Epeltasun ukitua duen berde ilun eta sakona. Indarrak berritzeko harmonia osasungarria dakar. Edozein kolorerekin konbinatuta, urtaroko paletaren orekari eutsiko diozu.

 

 

  • Lur tonuak

Camel, beix, gordinak… Urtaro honetako paletarik naturalena artisau-ehunetan ikusiko duzu. Beix oso argi batetik karamelu gordineraino, gure armairuak lurraren ñabardurekin beteko dira.

Kolore bakarra da erregina, eta “gero eta gehiago, hobe” da araua: jantzi goitik behera tonu bakarrarekin. Beste tonu batzuekin konbinatuta, testurekin eta estanpazioekin konbina dezakezu.

 

 

  • Urdin argia

Urdin argiak irudikatzen ditu arintasuna eta freskotasuna. Eguneroko looketan edota okasio bereziagokoetan, konbinatzeko oso erraza da. Erromantizismoa, gozotasuna, feminitatea… adierazten ditu.

Argitasuna ematen du, udaberriari ongietorri gozoa emateko. Ile horia eta azal argia badituzu, primeran sentituko zara eta, beixarekin batera, udaberri honetarako gehien gustatzen zaigun joeretako bat da!

 

 

  • Berde mint

Berezko argia duen kolore leuna da. Ia larruazal mota guztiak nabarmentzen ditu.

Pastel-akaberarekin, leuna, gozoa eta femeninoa da. Freskotasun-ukitu bat ematen die look guztiei.  

Pasarela eta celebrityek beren look arrakastatsuenak atontzeko hautatu dute. 

Instagramen nagusi da, fashionisten kolore sarituena, #StreetStyle traolarekin.

 

 

  • Laranja/Korala

Gehitu C bitamina dosi bat udako estiloari. Iluntzeetan inspiratutako ukitu satinatuek udako egun luzeak argituko dituzte.

Gaztain eta beltz koloreko ileak edertzen  ditu. Kolore horiarekin batera, beltzaran-kolorea nabarmentzen du. Lur tonuekin jantzi dezakezu, safari inspirazioko look bat osatzeko; edota urdinarekin, arrosekin edo berdeekin konbinatuta, edozein harritzeko moduan irten zaitezke kalera.