KOLOREAK
Udako argien eta festen ondotik, udazkenean naturari lasaitasunez lotzen gatzaizkio, eta soseguz prestatzen gara negurako. Basoek eta zeruak kolore organiko oparoak eta zabalak jartzen dizkigute begien aurrean.
Kolore ausartekin eta lotsagabeekin jantziko da aurtengo denboraldia, naturak eskainitako mosaikoa osatzeko, eta hotzak eta orbelak eragindako melankoliari poztasunez beteta aurre egiteko.
Arrosa
Arrosa zure armairuan gailenduko da, mota guztietako arropekin: jertseak, blusak, galtzak… Ausar zaitez!
Gorria
Kolore primarioa denez, gure jantzietan hutsik egiten ez duen klasiko bat da. Gorriz atondutako lookak denboraldiko izarren artean egongo dira.
Mostaza
Eman zure itxurari kutsu exotikoa eta, aldi berean, dotorea, curry eta espezia usaineko hori pikante honekin.
Botila-berdea
Begiradak erakarri udazken honetan. Edozerekin konbina liteke kolore hau, eta armairua berritzeko ezinbestekoa izango da: sofistikatua, dotorea, eta ondo ematen duena.
Teila / Camel
Duen bizitasun sakonarekin, denboraldiko protagonista nagusia izango da. Zuritzen doan gure azalari argia emango dio, eta dotoretasuna ziurtatuko digu, konbinatzeko duen erraztasunarekin.