Jantziak

Jantziak

Monoak eta petoak
Desira asko piztuko dituen jantzia izango da, eta estuak, kanpai formakoak edota zuzenak gailenduko dira. Konbina ezazu kolore bereko arropekin, eodta estanpatuekin.  

 

Sneakers
Berdin du non eta noiz: sneakerrak ezinbestekoak dira. Aspalditik irten zen kirol usaina gimnasiotik. Cool ukitu bat emango diezu zure arropa klasikoenei eta kirolzaleena izango zara.

 

Gonak
Emakumeen armairuetako izarra da azken hamarkada luzeetan, bere lady eta retro izaerarekin. Udaberi honetan festalari iritsi da, tela erori arinekin eta drap eran. Aurtengo uhinekin, zure outfitak gora egingo du, pencil eta mini-gonekin, tela bakeroarekin, A formako soslaiekin, hegalekin… Inoizko jantzi iraultzaileena zure armairuko aurreko aldera iritsi da harro ikus daitezen zure zangoak… eta zure estiloa.  

 

Amerikanak
Bulegoko uniformeak ihes egin dio asperdurari. Erabilera-arau berriak ditu orain: jantzi ezazu azpitik beste ezer gabe, galtza-motzekin, edota soinekoekin.

 

Soinekoak
Aurtengo denboraldiko soinekoak ez dira luzeak, amaiezinak baizik. Gerrian lotutako begiztak eta zintak izango dituzte.

 

Zirak
Udako soseguaren aurretik, euri-zaparradak izaten dira, aurtengo neguak agerian utzi digun moduan. Eta zer hoberik, aurreikusi gabeko zaparradei aurre egiteko zira baino?

 

Gabardinak
Zure armairuko protagonista nagusia berrikuntza zantzuekin eguneratu da. Ausar zaitez trench bat zure lookeko izar bihurtzen: estiloa handituko duzu, berritutako modeloekin eta sport osagarriekin.

 

Jertseak
Jertseak dira egoera guzietarako ezinbesteko jantzi berria. Primerako konbinazioa osatuko dute mota guztietako galtzekin, gonekin eta sare-galtzerdiekin. Zuk aukeratu: txanoarekin edo txano gabe.

 

Palazzo
Culotte-galtzak pasarelatik datoz zuzenean, belaunetik beherako estilismo cool eta arinekin. Eman zure lookari jarrera pirata, garaipena ausartena da-eta!