JANTZIAK

JANTZIAK

Kaleko estiloa dugu inspirazio-iturri nagusia goi-mailako estilismoaetarako inspirazioa bilatzeko. Horietatik, denboraldi honetan armairuan zintzilikatu nahi genituzkeen hainbat jantzi aterako ditugu.

 

Txalekoak

 

Puntuzkoak, barrubigunekin egindakoak, luzeak… Berdin dio estiloa. Txalekoak trendy plus bat ematen du beti. Garai gorena duela hamarkada batzuk bizi izan zuen, baina diseinatzaile handiek denboraldi berriko ustekabeko izar bihurtu dute. Moldakorra denez, edozerekin konbinatuta zure looka beti irabazle: ongi funtzionatzen du jeans eta zapatillekin, baita soineko oso-oso femeninoekin ere.

 

Cool izerditakoak

 

Erosotasunaren izenean, street wear delakoa berriz ere kirol estetikadun jantziekin osatzen da. Txandala osorik jantziko dugu, eta jagger estiloko galtzei gailenduko zaizkie izerditakoak. Cropped bertsioetan, edota ukitu oso femenino edo oinarrizko tonu lauagoekin, udazkeneko estilismoak erosotasunez beteko ditu.

 

Puntuzko jertseak

 

Denboraldi honetan ez dago artilearen ontasunei uko egingo dion bildumarik. Ehun erosoa eta atsegina da, hainbat arropatan ikusten duguna —jertseak, jakak, gonak…—, nahiz eta denboraldi honetako txapeldun Alpeetako inspirazioa duen Jacquard jertsea izango den. Haien berezitasuna da marrazkia ez dutela jantzian estanpatuta, jertsearekin batera zuzenean egiten delako. Gure neguko estilismo klasiko eta dotoreen protagonistak izango dira.

 

XXL mahukak

 

Gora maximalismoa eta irudi estilizatuak! Manga abullonatuak, arreta sorbaldetara daramaten zimurrak edota bolanteak dituzten arropek ezinbestekoak izaten jarraituko dute. Gure gogokoenak? Globo-mahukadun alkandorak, eta mahuketan ñabardura handiak dituzten jertseak. Aldakak disimulatu edo gerri-zentimetroak murriztu nahi izanez gero, ezin aproposagoak dituzu gisa honetako jantziak.