JANTZIAK udaberria udara 2019

JANTZIAK udaberria udara 2019

 

Blazerrak

 

Inoiz baino indartsuago, femeninoago eta determinanteago da working girl tendentzia, eta blazerra jarrera horren ikonoa izango da. Oinarrizko jantzi nagusietako bat izanik, denboraldi honetan ere askotarikoak izango ditugu: zuzenak, entailatuak, maskulinoak, leunak, marratuak… Egoera guztietarako egokiia eta funtzionala da, denboraren gainetik dagoen estilo handiko osagarria.

 

Soinekoak eta gona luzeak

 

Bueltan dira, loreekin eta parpailekin, urte osoan erosotasunez erabiltzeko moduan. Soineko erromantiko, gona asimetriko, markatutako gerri, kolore argi eta ehun arinek urtaro erromantiko eta argitsua irudikatuko dute.

 

Tiro luzeko galtzak

 

Eroso senti zaitez pitillo-galtza estuekin. Tiro luzeko galtza zabalak izango dira 2019ko look onenen arteko erregeak. Gerri estu eta luzeak izango dira zeure burua lirain ikusteko giltza.

Ebaketa erosoa eta dotorea dute, eta oso praktikoak suertatuko zaizkizu oinetako lauekin eta kamisetekin konbinatuta, edo une formalagoetan, takoiekin eta blusarekin.

 

Ugly zapatilak

 

Denboraldi honetan ere nagusi dira zapatila . Zola altua eta zabala dute, ukitu biziekin konbinatutako kolore soilak, lokarriak, eta itxura maskulinoa eta urbanoa. Sareetako txapeldunak dira, it girl-en artean nagusi, beraz ez tronpatu izenarekin: ez dira batere itsusiak.