JANTZIAK

JANTZIAK

  • Gabardina

 

Gabardina klasikoak ihes egin dio jostunek ezarritako ohiko estiloari, eta oversize-ebakiak, luzera berriak eta sorta kromatiko anitzen aldeko apustua egin du. Sasoi arteko eguraldiari aurre egiteko aukera ezin hobea. 

Trencha, britaniarrek modari egindako ekarpen handiena, pieza mota askorekin berrasmatu da. British artearen solemnitatea murriztu egin da, silueta apetatsuen, mahuka estuen eta ukitu bitxien mesedetan.

 

 

  • Alkandora itxurako soinekoak

 

Fashion drama batetik noiznahi salbatuko gaituen soinekoa. Denboraldi honetako street style estiloan nagusi izango da, nahiz eta urtero den oinarrizko jantzietako bat.

Denboraren gainetik egiten du hegan, duen moldakortasunari eta erosotasunari esker. Urte-sasoi honetan lagungarriak, arinak eta perfektuak dira. Ez dago alkandora itxurako soinekoentzat posible ez den erregistrorik,  eta zurea markatu ahal izango duzu, edozerekin konbinatuta.

 

 

  • Gigot maukak

 

Denboraldi berria top-ekiko eta ohikoa baino mahuka luzeagoak dituzten soinekoekiko joera garbiarekin dator.

Kontrolatutako gehiegikeria bat, lizentzia estilistiko gisa. “Gigot” izenaz ere ezagutzen dira, eta, beren bertueengatik eta bolumenagatik, edozein diseinuri ukitu erromantikoa eta  erabat femeninoa ematen diote.