JANTZIAK
Hautsi arauak: nahastu eta gozatu!
Moda inoiz ez bezala dibertituko da urratuta dauden ohiturak urratzen.
Trajea
Badatoz trajeak, edozein emakumeren armairutan oinarrizko eta beharrezko izateko promesarekin.
Soineko luzeak
Jantzi luzez dator aurtengo denboraldia, bai egun berezietan, baita egunerokoan ere. Puntuzko jakekin edota zapatilekin konbinatuta, “egun bakarreko” jantziak izateari utziko diote.
Koadrozko jakak
Erosoak eta erabilgarriak dira, eta edozein jantzirekin konbina litezke: denboraldiko izarretako bat izango dira.
Peluxezko jakak
Gainetik urte batzuk ken ditzakezu, —nola ez— larru sintetikozko peluxezko jaka gorriak edota berdeak gazteentzako arroparekin konbinatuta.
Alboko zerrendak
Street style joerako erreginak izanik, txandal bat apustu ausarta bihurtzen dute. Eman zure aurpegi klasikoari aldaketa bat jertse, blusa eta, bereziki, galtzekin, eta zure armairuko ezinbestekoak bihurtuko dira.