Gipuzkoa Style: Gure jarrera

Leize moda dendak  Tendentzia   Gipuzkoa Style: Gure jarrera

Gipuzkoa Style: Gure jarrera

 

Bistakoa da. Gipuzkoarrak gara. Badakigu Errealak noiz eta non jokatuko duen hurrengo partida, eta badakigu baita ere emaitzaren arabera aldatzen duzula jantzia. Ez zara etxetik ateratzen zapata eta jaka egokiak hartu gabe, guk adina ondo dakizulako euriak euriak noiznahi eta nonahi harrapatuko zaituela.

Xabier Saldiasen alkandora koadrodunak, Benito Lertxundi eta Mikel Laboaren galtza bakeroak, edota Alaitz eta Maiderren buruko zapiak ezagutu genituen. Irudi eta estetika propioa ditugu, eta munduko edozein txokotan ezagutuko genuke ondoko herriko bizilaguna.

 

Dotore janzteko tradizio luzea dugu. Ezagunak izan ziren Donostiako, Tolosako edota Bergarako tela-dendak eta jostundegiak. Ez da kasualitatea halako lurralde txikian sortzea Cristobal Balenciagaren mailako artista bat. Arropagintzan tradizio handia dugu, eta kantak dioen moduan, Donostiako Hiru Damatxoek bazekiten ardoa edaten, baina baita josten ere.
Ez zara etxetik ateratzen zapata eta jaka egokiak hartu gabe, guk adina ondo dakizulako euriak euriak noiznahi eta nonahi harrapatuko zaituela.

Gipuzkoarrok dugun janzteko moldea balio handi bat iruditzen zaigu bere horretan. Horregatik, ozen eta garbi aldarrikatzen dugu gure estiloa: Gipuzkoa Style. Munduari begira dauden gipuzkorrak garelako.