Ez ohiko egoeran lanean, baina beti dotore!

Ez ohiko egoeran lanean, baina beti dotore!

Covid-19 birusak mundua hankaz gora jarri du. Lerrook idazten ari garen unean, ezin dugu ez aurreikusi, ezta imajinatu ere, Koronabirusa gelditzeko hartutako neurriek zein eragin izango duten. 

Hiritar garen neurrian, zorroztasun osoz errespetatzen eta aplikatzen ari gara instituzioek emandako arauak, eta horien baitan dihardugu lanean. Murrizketa eta muga guztiak kontuan hartuta, denboraldi berriak eta stocka prestatzen ari gara.

Birusa etorri da, eta joango da. Berriz ere kalera irten ahal izango gara, eta —ziur gaude— inoiz baino gogo gehiago izango duzuela horretarako. 

Gu behintzat desiatzen gaude berrogeialdiak eta gainerakoak pasatzeko. Konturatzerako, argituko du berriz ere egunak, eta hor izango duzue Leize berriz ere.

Bitartean, zintzo bete instituzioen eta adituen esanak, zaindu maite dituzuen pertsonak eta zeuen buruak, eta laster gara berriz ere bueltan, inoiz baino dotoreago.