Estiloak

Estiloak

Rokeroa!
Rocka ez da hil. Hemen ditugu berriz ere parpailak, berrasmatuta: transparentzia, crop top eta poli-larruzko jakekin elkarbizitzan, erabateko eighty ukituarekin. Arriska zaitez: irten zaitez panpalina artetik eta zure aurpegi bihurria eta konprometitua erakutsi. Rokero betiko!

Denim
Bakero erako ehuna armairuan sartuko zaizu forma posible guztietan, hala garbialdi askorekin, nola kolore ilunertan, eta crop edota XL jakekin. Mota guztietako jeansekin arrakasta izango duzu: estuak, zuzenak, boyfriend, jeggin, tiro luzekoak, estanpatuak, crop… Guztia da balekoa texastar erako duelua irabazteko.  

Neo romantic
Ipuin batean bezala, baporezko jantzi arineko soslai bukolikoak agertuko dira. Loreak eta bolanteak pastel koloreta gailenduko dira, fintasunaren eta femeninotasunaren erakusgarri.

Sporty
Kirol modak tendentzia markatzen du, berezkoa duen erosotasunagatik eta funtzionaltasunagatik. Jogger erako galtzekin, koloreko askoko jertseekin eta sneaker oinetakoekin nabarmenduko da hori. Laurogeita hamarreko hamarkadako kirol lorpenak itzuli dira kaleetara.  

Hiriko esploratzailea
Ekin abentura berri bati natur material exotikoekin osatutako lookarekin, izan zaitez hiritar esploratzailea. Tonu neutroek zura izaera geldigaitza nabarmenduko dute. Erosotasuna eta dotoretasuna patroi zabaletan uztartuko dira, eta gerrian ondo estutuko dira, barruan duzun adore guztia askatzeko. Errafia, gabardinak, edota kargo-galtzen gisako arropak gailenduko dira; eta lur-kakia edota army berdea dira hiriko kolore berriak. Bizi ezazu safari bat kale arteko oihanean!