ESTANPATUAK

ESTANPATUAK

Denboraldi honetan zure looka osatzeko estanpatuak eta ehunak aukeratu ditugu. Gertutik ezagutu itzazu!

 

Animalia-estanpatuak

 

Leopardo-estanpatua da guztien artean nagusi, baina aurten zebra gehitu zaio, kolore ukitu apurtzailearekin.

Beste garai batzuetan aberastasun eta estatus sinbolo ziren animalien estanpatuak demokratizatu egin dira, 70eko hamarkadao inspirazioa duten jantziekin.

Denboraldien joanari ondo eutsi diote, eta kolore beltzaren moduan, emakumeen armairuetako oinarrizko elementua bihurtu dira.

 

Loreak

 

Udaberriko protagonista nagusiak dira, baina aurten halaxe izango dira udazken-neguan ere. Estanpatu handiak eta txikiak.

Udazkena hortentsia, pentsamendu, zinia, eta dalien garaia da, eta lore ugariz betetako estanpatuak ikusi ditugu New Yorken, Parisen edota Milanon.

 

Koadroak

 

Desagertzeko arrisku txikiarekin, denboraldi honetan Galesko Printzeak ezagutzera emandako koadro printak birsortu dira berriz.

Blazer, gona, jertse edota galtzetan, beharrezko estanpatuak dira emakumezkoen armairuetan. Onartu beharra daukagu: kutsu klasikoa eta dotorea ematen dute, eta armairuan ezinbestekoak dira. Arriskatu gabe asmatzeko bide aproposena da!

 

Pana

 

Denboraldi honetako protagonista da. Munduko osoko etxeek berpiztu egin dute dagoeneko desagertutzat jotzen genuen ehun hau, eta jantzi eta kolore guztietan ekarri digute.

Onena? Negurako ehun aproposa da, leuna eta beroa. Denboraldi honetan ez gara izoztuko eta gainera moda-modan jantziko gara.

Panako jantziak zure aliatu onenak izango dira, eta oraindik ere zalantzan bazaude, zure influencer eta celebrityekin fida zaitez, dagoeneko joera hori hartu dute-eta.