Estanpatuak
Tantoak
Indartsu datoz bueltan estanpatutako tantoak, hilezkorrak baitira. Fashionistek Polka dots izenez ezagutzen dituzten tantoak tamaina eta kolore berriekin iritsi dira. Tanto, puntu, satorzulo… bertsio eta neurri guztietan, sofistikazioa, sentsualtasuna eta dibertsioa ekarriko dizkizute.
Marrak
Marinel-marrak estanpatu klasikoa dira dagoeneko, armairuan ezinbestekoa duzun oinarrietako bat. Ezinbestean, gure artean izango dira berriz ere, baina jokalari berriak izango dugu partidan: kolore anitzeko marra estanpatuak.
Loreak
Nabarmen geratzea nahi dugu: udaberria iristeko gogoa dugu! Print nagusia “Gehiago! Gehiago!” eskatzen dator, aldarte onean eta kolorez beteta. Lorez goitik behera beteko dira soinekoak, eta top eta gonatan inprimatuko dira, nagusi direla aldarrikatzeko.
Kitsch estanpatuak
Minimalismoaren kontrakoak dira kitsch estanpatuak. Kolore eta forma anitzeko elementu deigarriak dira nagusi hemen. Modako joerak sortzen dituzte jarrera alai, dibertigarri, sutsu eta, tarteka, lotsagabearekin.
Kamisetatan, sudaderatan eta soinekoetan izango da; mezu originalekin, edo zure artista gogokoenaren aurpegiaren irudiarekin, nonahi sentimendu mota asko pizten. Edozein kasutan, ez zaitu inoiz hotz utziko.