EHUNAK ETA ESTANPAZIOAK

EHUNAK ETA ESTANPAZIOAK

Euri-zaparradak, zuhaitzetako hostoak erortzen, egunak laburtzen eta laburtzen… Udazkenean eta neguan ehun lodiak eta estanpazio erosoak nagusitzen dira. Gure armairua print klasikoz beteko da, hala berrituez, nola aurreko denboraldietatik mantendu ditugunez. Aurtengo denboraldirako honako joera hauek proposatzen dizkizuegu. 

 

Oilar-hanka

 

Guztien artean estanpaziorik dotoreena, zalantzarik gabe, oilar-hanka deritzona da. Aurreko denboraldian egin zuen agerraldia, baina aurtengoan gandorra erakutsi du. Koadroen estanpazioaren antzekoa da, baina jite dotoreagoa du, eta retro punttu bat. Binomio zuri-beltz eternoarekin jantziko da, eta arropez gain, osagarriak ere estanpazio hori izango dute.

 

Koadroak

 

Tartan estanpatu klasikoak udazkeneko distira guztia berreskuratu du, oraingoan british estiloan. Neguari lotutako print bat izatekotan, zalantzarik gabe, koadronea da hori. Oraingoan ezin gutxiago izan, eta apustu ziurra izango dira tartan, koadro dotore, eta preppy motako koadro klasiko diskretuak.

 

Larru sintetikoa

 

Aurtengo denboraldiak alde batera utziko du rockaren arima, eta sofistikatuagoa bihurtuko da, zure bigarren larruazala izateko. Larru sintetikoa denboraldiko joera garrantzitsuenetakoa izan da nazioarteko pasareletan. Aukera begano eta sintetiko piloa duzu, zoazen tokira zoazela, nabarmentzeko. Gainera, denboraldi honetako polipielak hiru kolore ditu aukeran: beltza, marroia eta granatea. Zein hautatuko duzu?