Aurten ere Leize Morea izan gara Lilatoia babesten 2019!

Aurten ere Leize Morea izan gara Lilatoia babesten 2019!

Ezin hobeto irudikatzen du Donostiako Lilatoiak azken boladan gero eta indar handiagoa hartzen ari den olatu feminista.

 

Horregatik, hainbat urte daramatzagu Lilatoia babesten. Aurten hainbat garaikur banatu ditugu, gure bezeroei partaidetzarako deskontuak eskaintzearekin batera.

 

Gure lana modaren inguruan egiten dugunez, ondo dakigu zein den irudia zaintzearen alderdi iluna. Eguneroko laneko harremanetan eta gure arroparen aukeraketan ezinbesteko baldintza izaten da emakumeak ahalduntzea, eta gure jarduerak hala eskatzen duen neurrian, baita irudikatzea ere.

 

Hogeita hamar urte bete ditu Lilatoiak, eta zoriontzea baino ez zaigu geratzen. Inoiz izan bazen, dagoeneko ez da joan-etorriko olatua, baizik eta parekidetasunera zuzen doan tsunamia da. Zorionak!