ARTIKUTZAN, BIZIPOZAREN BIDETIK

ARTIKUTZAN, BIZIPOZAREN BIDETIK

Behar genuen, inoiz behar izatekotan, aire freskoa biriketan sentitzea. Horregatik hautatu dugu Artikutza 2020/21eko udazken/neguko denboraldia aurkezteko.

 

Zuhaitzetako hostoek eta lurrean, udazkena aurrera doan heinean, pilatzen den orbelak hamaika jantzitako festa irudikatzen dute. Aurpegian kolpatzen gaitu euriak askatasunera garamatza.  

 

Lasaitasuna eta malenkonia izaten dira udazkeneko ohiko joerak, baina aurtengoan bizipoza ere ezinbestekoa dugu. Artikutzako altxor naturala ezagutzeak lagunduko digu horretan, eta guk, beti bezala, edozein tokira dotore joateko behar duzuna dugu prest.

 

Zatoz bada, look berriak probatzearen txinparta piztera!