2018 UDABERRI-UDA DENBORALDIA

2018 UDABERRI-UDA DENBORALDIA

Leizeren 2018ko uda-udaberriko bilduma berria asmo zehatzekin dator: free spirit.

Goza ezazu gure arropetako bakoitzak ematen duen askatasunarekin. Oraingoan kirol inspirazioarekin datoz, gainjarritako testurekin, askotariko print estiloekin eta, nola ez, udaberriaz gozatzeko kolore bizi, dibertigarri eta aproposekin.

 

Denboraldiko tendentzia estanpatuak: PRINT

Marrak
Marraz beteko dira kaleak denboraldi honetan. Horizontalak eta bertikalak, zuzenak eta okerrak… Askotariko lodiera eta kolore motekin, aurtengo joerak bideratuko dituzte. Jolastu marrekin paraleloan, eta txundi gaitzazu marinel estiloan. Navy erako marra zuriko eta urdineko kamiseta klasikoek protagonismoa partekatu dute kolore askoko marrekin.

Loreak
Loreak dira udaberriaren betiereko ikonoa. Aurtengo modako lorategiak mini estiloa izango du, gure aurpegi bukolikoaren erakusgarri. Baporearen gisako jantzi arinetako lore txikiek zure femeninotasuna nabarmenduko dute. Naturaren bertsio mugagabeak udaberriko ezinbesteko jantzietan inprimatuko dira. Eguzkia ari da agertzen eta gora doaz tenperaturak. Flower powerraren aroa da!

Tantoak
Look mota guztietako erreginak izango dira: XS neurrikoak, beltzak, kolore anitzekoak… Gakoa da ez dagoela erdibidekorik: jantzi itzazu goitik behera, marrekin edota jantzi minimalistekin konbinatuta.

 

 

Tendentzia ezagutu